118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A R T Z U Z A

Herri larreak herritarrei zuzenean esleitzea

Abartzuzako Udalak, 2001eko irailaren 6an egin osoko bilkuran eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legearekin, Ondasunen Erregelamenduarekin eta Abartzuzako Udalaren herrilurren ordenantzarekin bat, erabaki zuen: hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eskubidea duten herritarrek udal artegia erabiltzeko eta larreak eta alorretako uztondoak aprobetxatzeko zuzenean esleitzea eska dezaten. Aprobetxamendutik at geldituko dira ureztalurrak eta lur zanpatuaren gaineko herrilurrak, Peña Lisa alegia, pagoa eta haritza baitira.

Espedientea interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Abartzuzan, bi mila eta bateko irailaren hamalauan. Alkatea, Isaac Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0109858