118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Udalak, 2001eko irailaren 14an egindako osoko bilkuran, arauzko quoruma izanik, erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Lakuntzako Arau Subsidiarioetako UAU 5.1 eta 5.2 unitateen mugapen aldaketaren, jarduketa sistemaren eta xehetasun azterlanaren gaineko espedientea, Lakuntzako Udalak prestatua.

2. Erabaki hau interesatuei eta Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentura igortzea, proiektuaren ale batekin batera.

3. Erabaki honen edukia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Lakuntzan, bi mila eta bateko irailaren hamalauan. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0109821