118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Izendapen proposamena

Mankomunitate honetako gizarte hezitzaile lanpostu bat lanaldi osoz hautatzeko epaimahaiak, 2001eko irailaren 14an, honako erabakia hartu zuen: Mankomunitatearen Batzar Orokorrari Josune Zabala Ijurkoren izendapena proposatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Argitara ematen da orok jakin dezan, egungo legeria betetzeko.

Irurtzunen, bi mila eta bateko irailaren hamazazpian. Mankomunitateburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109800