118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Hiri lurzatia salgai, Artikan

Udal honek enkante publikoa iragarri du, plegu itxien bidez, K2 izeneko orubea, Artiberri sektorea birzatitzeko proiektukoa, saltzeko. 590 metro karratu ditu eta hasierako prezioa 33.760.454 pezeta da, % 16 barne BEZagatik.

Orubearen eraikigarritasunak 590 metro karratuko nabea zutitzeko aukera ematen du, gehi orubearen azaleraren % 24rainoko behegaina. Eraikitako nabea merkataritza edo zerbitzuetarako erabil daiteke erabat.

Pleguak hogeita sei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Jendaurreko ekitaldian irekiko dira, aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, arratsaldeko ordu bietan.

Proposamenak gutunazal bakarrean aurkeztuko dira, eta barrenean bertze bi izanen ditu:

1. 1 zenbakiko gutunazala, dokumentazio administratiboarekin, lizitatzailearen dokumentazioa bilduko duena. Bertan adierazi beharko du eskatzaileak ez duela inolako debekurik kontratazioak egiteko, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 30. artikuluak aipatzen duen gaitasunari dagokionez. Halaber, ziurtagiriak aurkeztuko ditu zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eginak dituela erakusten dutenak.

2. 2 zenbakiko gutunazala: proposamen ekonomikoa bilduko duena.

Baldintzak ikusgai daude idazkaritzan.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..............................., helbidea: ......................, N.A.N.: ........., bere izenean ez bada, honenean: .......................

Ordezkaritzaren egiaztagiria: ..................

Enkantearen berri eman duen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL zenbakia: ........... eta data: ..................

Enkante horretan parte hartuko du eta konpromisoa hartzen du K2 orubea erosteko, Artikako Artiberri sektorekoa, diru honen truke: ............., % 16 barne, BEZagatik (letraz eta zenbakiz), Berriobeitiko Udalak ezarritako klausula ekonomiko-administratiboen pleguari jarraikiz, osorik onartzen baitu.

(Tokia, data eta sinadura)

Berriobeitin, bi mila eta bateko irailaren hamazazpian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0109769