118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

Udal Planeko aldaketa puntuala

Udalak, 2001eko irailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, Tiebasko etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarriari buruzkoa.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Tiebas-Muru Artederretan, bi mila eta bateko irailaren bostean. Alkatea, María José Laguna.

Iragarkiaren kodea: A0109724