118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatetzaren 81/2001 ebazpena

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2001eko abuztuaren 10eko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, eta alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez denez, deialdiaren 4. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Halaber, deialdiko oinarri berari jarraikiz, bidezkoa da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren zehaztea.

Hori guztia dela eta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-2001eko urtarrilaren 24ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko kultur koordinatzaile edo teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Onartuak:

AGUIRRE MARTINEZ JON JOSEBA

ANDA ARRUABARRENA BETISA

ANDUEZA MARTINEZ DE LA FUENTE ANA

ELORZA INSAUSTI MADDI

ETXAIZ SORIA MIREN AITZIBER

FDEZ.DE GARAYALDE Y LAZCANO ALONSO ENRIQUE

GOIENETXE AGUIRRE MARI CARMEN

MARTIN DIAZ DE OTAZU AINTZANE

MAZQUIARAN CELAYA NEREA

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.-Euskara proba 2001eko urriaren 29an izanen da udal liburutegian, goizeko 10etan -proba hau eskaturiko titulazioa ez dutenek egin behar dute-, eta lehenengo proba, ariketa teorikoa, urte bereko urriaren 31n.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidaltzea, argitara dadin.

Altsasun, bi mila eta bateko irailaren hamarrean. Alkate andrea, Camino Mendiluze,

Iragarkiaren kodea: A0109687