118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2001eko aurrekontuaren aldaketa, hasiera batez onetsia

Iruñeko Udalbatzak, 2001eko irailaren 6ko osoko bilkuran, aurrekontuko transferentzia bat onetsi zuen, erregelamenduko quorumarekin, 2001eko aurrekontuaren 2. kapituluan aurreikusitako gastuaren gehitzeari aurre egiteko. Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da, Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan zehar, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamarrean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0109665