118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laguntza Teknikoa kontratatzea, lehiaketa irekia eta premiazkoaren bidez

-Xedea: "Arbizuko zabortegi kontrolatuan pilatutako erabileraz kanpoko neumatikoak (202.000 kg) legeztatutako instalazioetan bildu, garraiatu eta baloratzea".

-Lizitazioaren prezioa (BEZ barne): 3.838.000 pta (23.066,84 euro).

Esleipen prozedura: lehiaketa irekia eta premiazko tramitazioa.

-Xedea betetzeko gehienezko epea: 2 hilabete.

-Eskaintzak aurkezteko epea: prozedura iragarri eta ondorengo 14 egun naturaleko epean, Mankomunitateko Erregistroan (Uriz kalea, 38, 31830-Lakuntza), bulego orduetan (8:00etatik 3:00etara, astelehenetik ostiralera).

Eskaintzak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, Mankomunitateko Batzar Gelan, eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun balioduneko 13:00etan.

-Plegua Mankomunitateko bulegoetan ikusgai izango da, egun baliodun guztietan.

Lakuntzan, bi mila eta bateko irailaren hamalauan. Mankomunitateburua, José Manuel Leitza Razkin.

Iragarkiaren kodea: A0109664