118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Lurzati eraikigarria enkantean Villafrancako arau subsidiarioetako hirilurzoru finkatuko UO-14 jarduketa unitatean

Villafrancako Udalak, aurtengo irailaren seian egin osoko bilkuran, enkante publikorako baldintza ekonomiko administratiboen plegua onetsi zen, Villafrancako Planeamenduko arau subsidiarioetako hiri lurzoru finkatuko UO-14 jarduketa unitateari dagokion katastroko 2. poligonoko 1.025 lurzati eraikigarria saltzeko. Lurzati hori Villafrancako Udalaren jabetzakoa da.

Mugak: ekialdean, Aragoi ibaia kalea; mendebaldean, Nafarroako Erribera kalea; iparraldean, katastroko 2. poligonoko 1.021 orube-lurzatia eta bidea, lagatu eta urbanizatu egin behar dena; hegoaldean, katastroko 2. poligonoko 1.024 orube-lurzatia.

-Lurzatiaren azalera, guztira: 3.876 metro karratu.

-Eraikigarritasuna: 3.201 metro karratu.

-Kargarik ez du (hirigintzakoa salbu), ez eta errentamendurik ere.

-Hasierako prezioa: 33.000.000 pezeta.

-Behin-behineko fidantza: 660.000 pezeta.

-Lizitazio mota: enkantea, prozedura irekian eta plika itxien bidez.

Baldintzen plegua interesatuen eskura egonen da Udal bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, eta bertan aurkezten ahal dira eskaintzak, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Villafrancan, bi mila eta bateko irailaren zazpian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0109633