118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Udalaren Lorezaintza Zerbitzurako landare loredunak erosteko, 2002ko denboraldian zehar

Udalaren osoko bilkurak 2001eko irailaren 6an hartu erabakiaren bidez onetsia.

-Kontratazioaren aurrekontua: gehienez ere 10.502.000 pezeta (argibide gisa, 63.118,29 euro).

-Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 210.040 pezeta (argibide gisa, 1.262,36 euro).

-Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurreko ekitaldian, prentsako iragarkien bidez zehaztuko diren egun eta orduetan.

Baldintzen plegua: jendearen eskura egonen da Mantenimendu Departamentuan (Udaletxeko 4. solairua).

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0109631