118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ARAGOI IBARREKO MANKOMUNITATEA

"Nafarroako Erreteneko hornidura, 15. eremuko soluzio bateratua, 1. eta 2. fasea" izeneko obrak lehiaketa bidez eta prozedura irekian kontratatzea

Aragoi Ibarreko Mankomunitatearen Batzarreak, 2000ko abenduaren 21ean egin bilkuran, "Nafarroako Erreteneko hornidura, 15. eremuko soluzio bateratua, 1. eta 2. fasea" izeneko obrak kontratatzea arautuko duen administrazio baldintzen plegua onetsi zuen. Plegu hori 2001eko ekainaren 13an eta abuztuaren 16an egin bilkuretan aldatu egin zen.

-Kontratuaren xedea: "Nafarroako Erreteneko hornidura, 15. eremuko soluzio bateratua, 1. eta 2. fasea" izeneko obrak kontratatu eta egitea, Ansobi Guallart, S.L.k eginiko proiektu teknikoaren arabera.

-Adjudikazioa: lehiaketa bidez.

-Hasierako prezioa: 524.330.269 pezeta (BEZa barne), hau da, 3.151.288 euro.

-Eskaintzak aurkezteko epea: Zarrakazteluko Udaletxeko erregistroan, 26 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko ordu biak arte.

-Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintzen pleguan azaltzen direnak.

-Proposamenak irekitzea: Zarrakazteluko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo zazpigarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Proiektua, baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen plegua interesatuen eskura egonen dira Copiprinter paper-dendan (Iruña), Urdazubiko monasterioa, 24. zenbakiaren parean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, bi mila eta bateko irailaren hamaikan. Mankomunitateburua, Donato Ochoa Navarro.

Iragarkiaren kodea: A0109630