118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Behin betiko onespena hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren berrikuspenari

Galar Zendeako Udaleko Udal Batzordeak, 2001eko ekainaren 21ean egin bilkuran, adostasuna eman zion hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren berrikuspenerako proiektuari. Halaber, Udalaren iragarki oholean 15 egunetan ikusgai jartzea erabaki zuen.

Inolako erreklamaziorik jaso ez denez, Batzorde Mistoak 2001eko abuztuaren 28an egin bilkuran onetsi zuen behin betikoz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Galar Zendean, bi mila eta bateko irailaren hamarrean. Alkate udalburua, Ricardo Ariz Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: A0109629