118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2000/2001 kirol denboraldian zale mailako kirolerako dirulaguntzak emateko deialdia

-Deialdiaren xedea:

2000/2001 kirol denboraldian irabazi asmorik gabeko erakundeek kirol gertakari, ikuskizun eta bertzelako jarduerak antolatzeko bideak ematea eta sustatzea.

-Eskabideen aurkezpena:

Gutunazal batean, eta haren barnean baldintzek ezarritako agiriak, eta hari atxikitako eranskinak beterik.

-Aurkezteko lekua eta epea:

Iruñeko Udaleko erregistro orokorra, Marceliano etxean baitago, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun balioduna arte, eta azken eguneko arratsaldeko biak arte.

-Bertzelako argibideak:

Baldintzak eta behar direnak Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean daude (Zapateria, 40-2. solairua), Udalaren Argibide Bulegoan eta H.L.Z.an.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0109528