118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Kontratuaren lizitazioa

-Xedea: Lodosako igerileku estalia egiteko proiektuaren prestakuntza eta obra zuzendaritza.

-Egiteko epea: bi hilabete.

-Tramitazioa: presakoa.

-Prozedura: irekia.

-Esleipen bidea: lehiaketa.

-Lizitazioaren aurrekontua: 15.000.000 pezeta (BEZa barne), baldintzetan jasota dagoen xehekapenari jarraikiz (90.151,81 euro da).

-Behin-behineko bermea: ez da behar.

-Kontratistaren sailkapena: ez da behar.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren, preskripzio teknikoen eta eranskinen pleguan zehazten direnak.

-Proposamenak aurkeztea: Lodosako Udalaren erregistro orokorrean, Ancha karrikako 1ean, goizeko bederatzietatik eguerdiko biak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahiru egun naturalean. Epearen azken eguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko ordu bietan bukatuko da. Proposamenak postaz ere bidaltzen ahalko dira eta horretarako, interesatuak posta bulegoan igorpena noiz egin zuen egiaztatu beharko du behar den gordekinaren bidez. Orobat eta epearen barnean, proposamena bidali duela egiaztatu beharko dio kontratazio organoari, fax (948 694 019), telex edo telegrama bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

-Onarturiko proposamen ekonomikoak irekitzea: Herriko Etxean, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta bortz egun naturalen buruan, eguerdiko ordu bat eta erdietan. Egun hori larunbata edo jaieguna bada, proposamenak hurrengo egun baliodunean irekiko dira, ordu berdinean. Egun horretan egiten ahal ez bada, espedientean zuriturik gelditu behar duen arrazoiren bat dela medio, hautatu den eguna Udalaren oholean iragarriko da eta gainera jakinaraziko zaie proposamena aurkeztu duten guztiei.

-Eskabide eredua: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen da.

-Kopiak non lortu: klausula administratibo eta partikularren plegua proposamenak aurkezteko tokian berean bil daiteke.

-Tramitazio tasa: bi mila pezeta (eskaintza aurkezterakoan ordaindu beharrekoak).

Lodosan, bi mila eta bateko irailaren zazpian. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0109526