118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Funesko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batean onetsirik

Funesko Udalak Funesko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batean onestea erabaki zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, 2001eko irailaren 6an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea Udaleko idazkaritzan azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Funesen, bi mila eta bateko irailaren zazpian. Alkatea, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0109525