118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan xedaturikoa betez, bake epaile titularraren kargua hutsik dagoenez, horretan ziharduenak utzi egin baitu, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, bando hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, legeek eskatzen dituzten betebeharrak betetzen dituztenek, bake epaile titularra izan nahi badute, udal bulegoetan hala eska dezaten.

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 13. artikuluan xedaturikoaren arabera, zuzenbidean lizentziadunak ez izanagatik ere Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztenak izendatzen ahalko dira bake epaile, bai titular, bai ordezko, adinagatik erretiratzeko betebeharrak kontuan hartu gabe, baldin eta adina ez bada eragozpen fisiko edo psikikoa karguan aritzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zangozan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0109216