118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsita

"1. Hasiera batez onestea San Adriango Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, 1. poligonoko 383. lurzatiari buruzkoa. Lurzati hori "Prado de Goñi" alderdian dago eta 10.376 metro karratu ditu. Aldaketa puntuala, Barazki Kontserben Zentro Tekniko Nazionalak-Ebroko Laborategiak sustatu du, lurzoruaren sailkapena aldatzeko, hain zuzen ere, nekazaritzako ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezin izatetik hiri lurzoru izatera pasa dadin.

2. Aldaketa puntual hori jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuz.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien saltzen diren egunkarietara igortzea, argitara dezaten."

San Adrianen, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zortzian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0109215