118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E N E V I L L A

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendenduaren 5. artikuluari jarraikiz, bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik daudela deialdi publikoaren bidez iragarriko da, behar bezain goiz eta eskabideak aurkezteko epea eta tokia adieraziz. Horiek horrela, bake epailearen eginkizunak betetzeko interesa dutenek Genevillako Udaletxean aurkeztu ahalko dute eskabidea, iragarki hau argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Baldintzak: espainiarra izatea, adinez nagusia, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluan aipatu ezgaitasunetarik bakarra ere ez izatea.

Genevillan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian. Alkatea, Esteban Echagoyen.

Iragarkiaren kodea: A0109150