118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

204/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 17koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzurako altzari eta osagarriak, aulkiak, apalategi eta konpaktuak eta presentzia kontrola erosi eta instalatzeko hornidura esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikulua betetzeko asmoz, aditzera ematen da honako hau esleitu dela:

Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 53/2001.

Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzurako altzari eta osagarriak, aulkiak, apalategi eta konpaktuak eta presentzia kontrola erosi eta instalatzeko hornidura.

c) Loteak: 4.

d) Lizitazioaren iragarkia 2001eko ekainaren 6ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota.

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 13.455.000 pezeta (80.866,18 euro), BEZa barne.

1. lotea: altzari eta osagarriak.

a) Eguna: 2001eko abuztuaren 17a.

b) Kontratista: Manufacturas Metálicas Jevit S.A.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 7.600.259 pezeta (45.678,48 euro), BEZa barne.

2. lotea: aulkiak.

a) Eguna: 2001eko abuztuaren 17a.

b) Kontratista: M40 Equipamiento S.L.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 3.691.497 pezeta (22.186,34 euro), BEZa barne.

3. lotea: apalategi eta konpaktuak.

a) Eguna: 2001eko abuztuaren 17a.

b) Kontratista: Equipamientos Divasson Izal S.L.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 904.800 pezeta (5.437,96 euro), BEZa barne.

4. lotea eman gabe gelditu da ez baita lehiatzaile bat ere aurkeztu.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamazazpian.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0109025