118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

174/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, behin-behineko izena "Julio Caro Baroja II" izanen duen Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena, Iruñeko "Julio Caro Baroja" Bigarren Hezkuntzako Institutuko hainbat ikasketa bereiztearen ondorioz.

Berariazko Lanbide Heziketaren ezarpena aurrera doan heinean irakaskuntza mota hori ematen duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan gero eta premia bereziagoak sortu dira antolakuntzaren eta pedagogiaren arloan.

Premia horiek argi azaldu dira LOGSE aurretik Lanbide Heziketa eman duten ikastetxeetan, zeinek Foru Komunitateko Hezkuntza Sistema berrantolatu zenean Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batzuekin bat egin baitzuten, Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak (1995-4-7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuak (1996-4- 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) aldatu zuenak xedatutakoari jarraikiz.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, ikastetxe horietako heziketa zikloen ezarpena sendotu ondoren, erabaki du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetatik Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntza bereiztea, Batxilergo Teknologikoa salbuetsiz.

Neurri horrekin Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxeak lan mundura bideratu nahi dira, lan arloko eskakizun eta aldaketei erantzuteko gai izanen den kudeaketa autonomo eta malgurako oinarriak jarriz.

"Julio Caro Baroja" B.H.I., "La Granja" eta "Donibane" institutuak bat egitetik sortua, une honetan aipatu baldintzetan dago eta, beraz, Hezkuntza Sistemaren helburuak hobeki betetze aldera, bidezkoa da Institutu horretatik Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntza eta Batxilergo Teknologikoa bereiztea.

Otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa onesten baitu (1997-3-14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), bere 2. artikuluan xedatzen du Nafarroako Gobernuak sortu eta kenduko dituela, Foru Dekretuz, Bigarren Hezkuntzako institutuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aurrez hala proposaturik.

Espedientearen gaineko txostena Hezkuntzako Batzorde Nagusiak/Nafarroako Eskola Kontseiluak eman du eta irakasleen ordezkari sindikalei horren berri eman zaie.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 2001eko uztailaren 1eko ondorioekin, honako datu hauek dituen Bigarren Hezkuntzako institutu hau sortzea:

Behin-behineko izena: "Julio Caro Baroja II".

Araubidea: egunekoa.

Helbidea: Biurdanako Bidea kalea, 1.

Herria: Iruña.

Probintzia: Nafarroa.

Titularra: Hezkuntza eta Kultura Departamentua.

Hezkuntza eskaintza:

-Batxilergo Teknologikoa

-Erdi mailako heziketa zikloak: Mekanizazioa, Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak eta Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea.

-Goi mailako heziketa zikloak: Mekanizazio bidezko produkzioa eta Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak.

-Lanbide hastapeneko programak: Behe tentsioko instalazio elektrikoetako langilea eta Zurgintzako langilea.

-Goi mailako zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroa.

Eskaintza hau aldatzen ahal du Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, hezkuntzaren plangintzaren arabera.

2. artikulua. "Julio Caro Baroja" Bigarren Hezkuntzako Institutua 2001eko uztailaren 1etik aurrera "Julio Caro Baroja I" deituko da behin-behinekoz. Ikastetxe honetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak emanen dira eta Natur eta Osasun Zientzietako eta Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoak.

3. artikulua. "Julio Caro Baroja I" BHIko irakasleek lehentasuna izanen dute, titular direneko espezialitatearen arabera, zein arlo eta irakasgaitan gaituak dauden, horiexek emateko sortu berri den "Julio Caro Baroja II" BHIn, ikastetxe honetan behin betiko destinoko irakasle espezialistak ez dauden bitartean.

4. artikulua..

4.1. "Julio Caro Baroja" BHIko bereizketak ukitzen dituen langileak eta behin betiko destinoa bertan dutenak sortu berri den "Julio Caro Baroja II" BHIri atxikiko zaizkio. Ukitutako langileen zerrenda Foru Dekretu honen I. Eranskinean ageri da.

4.2. Langile horiek "Julio Caro Baroja II" Bigarren Hezkuntzako Institutu berriari atxikitzeak 2001eko irailaren 1etik aurrera izango du eragina. Atxikipen horrek ez die langile ukituei "Julio Caro Baroja" Bigarren Hezkuntzako Institutuan zuten antzinatasuna galaraziko.

4.3. II. Eranskinean irakasle ez diren langileen lanpostu hutsen zerrenda ageri da. Horiek ere "Julio Caro Baroja II" BHIri atxikiko zaizkio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

"Julio Caro Baroja II" BHI berriari atxikitako irakasleen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA K I D E G O A E S P E Z I A L I T A T E A

15.791.535 Arrarás Armendáriz, Fernando Bigarren Hezkuntzako irak. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

16.023.727 Baile Ayensa, José Ignacio Bigarren Hezkuntzako irak. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

15.772.481 Barrios Domínguez, Santos L.H.ko irak. teknikoak Instalazio elektroteknikoak

15.786.735 Díaz Cirauqui, Jorge L.H.ko irak. teknikoak Instalazio elektroteknikoak

15.799.604 Troyas Iriragay, Carlos L.H.ko irak. teknikoak Instalazio elektroteknikoak

15.843.003 Ojer Orzanco, José Luis L.H.ko irak. teknikoak Instalazio elektroteknikoak

16.006.562 Pardo Ayala, José M.ª L.H.ko irak. teknikoak Instalazio elektroteknikoak

72.626.588 Lerga Ucar, J. Antonio L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

16.516.012 Fernández Malo, Angel L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

15.826.971 Matute Carbonera, J. Antonio L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

72.613.777 Sánchez Asín, Fco. Javier ITEMeko lantegi maisuak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

72.776.022 Muñoz Nieva, Angel Javier Bigarren Hezkuntzako irak. Fabrikazio mekanikoaren antolam. eta proiektua

15.841.694 Muruzábal Muro, Adolfo Jesús Bigarren Hezkuntzako irak. Fabrikazio mekanikoaren antolam. eta proiektua

15.790.054 Zubiate Semberoiz, Javier A. Bigarren Hezkuntzako irak. Fabrikazio mekanikoaren antolam. eta proiektua

15.797.326 Usunáriz Madoz, Jesús M.ª Bigarren Hezkuntzako irak. Sistema elektrotekniko eta automatikoak

15.826.365 Urzaiz Gorría, Julián Bigarren Hezkuntzako irak. Sistema elektrotekniko eta automatikoak

29.137.180 Echalecu Villanueva, Eduardo Bigarren Hezkuntzako irak. Sistema elektrotekniko eta automatikoak

15.376.412 Ordorica Arizmendiarrieta, Juan Bigarren Hezkuntzako irak. Sistema elektrotekniko eta automatikoak

15.785.389 Asio Zurbano, Tomás L.H.ko irak. teknikoak Esparru praktikoa

18.196.510 Lasheras Martínez, Pedro L.H.ko irak. teknikoak Esparru praktikoa

72.961.536 Orayen Insausti, Joaquín L.H.ko irak. teknikoak Esparru praktikoa

12.138.024 Ortega Hernández, Andrés L.H.ko irak. teknikoak Esparru praktikoa

15.793.583 Ariz Lacalle, Joaquín Bigarren Hezkuntzako irak. Esparru soziolinguistikoa

15.828.550 Barrios Sánchez, Milagrosa Maistra Oinarrizko hezkuntza

15.732.799 Izal Mariñoso, M.ª Carmen * Bigarren Hezkuntzako irak. Psikologia eta pedagogia

(*) Irakasle honek behin betiko destinoa "Navarro Villoslada" BHIan du eta lanaldia "Julio Caro Baroja II" BHI berrian osatuko du.

"Julio Caro Baroja II" BHI berriari atxikitako irakasleez besteko langileen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA LANPOSTU ZENBAKIA L A N P O S T U A

16.008.612 Jiménez Zaracáin, M.ª Luisa 32463 Administraria

15.847.287 González Prada, M.ª Jesús 32005 Administraria

11.657.723 Miguel Miguel, José 33229 Eskolazaina

15.849.449 Pérez Turrillas, M.ª Victoria 33809 Eskolazaina

15.796.705 Antoñanzas Lacabe, Fernando 35833 Eskolazaina

18.204.402 Fernández Elvas, M.ª Carmen 36047 Garbiketako langilea (T.P.)

18.206.107 Usurbil Moreno, Juana M.ª 35795 Zerbitzu orokorrak

II. ERANSKINA

"Julio Caro Baroja II" BHI berriari atxikitako irakasleez besteko langileen lanpostu hutsen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA LANPOSTU ZENBAKIA L A N P O S T U A

Lanpostu hutsa 32469 Garbiketako langilea

Lanpostu hutsa 33440 Garbiketako langilea

Lanpostu hutsa 33745 Garbiketako langilea

Lanpostu hutsa 33897 Garbiketako langilea

Lanpostu hutsa 34579 Garbiketako langilea

Lanpostu hutsa 34675 Garbiketako langilea

Iragarkiaren kodea: A0107161