113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Laguntza teknikorako kontratua

Zangozako Udalak, 2001eko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran hartu zuen erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egin du honako kontratu hau esleitzeko:

Kontratuaren xedea: Zangozan igerileku estalia egiteko proiektuak idazteko laguntza teknikoa, baita haien zuzendaritza teknikoa eta segurtasun eta osasun arloko koordinazioa eramateko ere.

Esleitzeko prozedura: irekia.

Esleitzeko modua: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: guztira, 18.633.520 pezeta, BEZa barne. Zenbateko hori proiektua osatzen duten dokumentuetako bakoitza idazteagatik esleituriko ordainsariak eta obran parte hartzen duten langile guztien zuzendaritza teknikoa eramateko lanenak baturik ateratzen da.

Lanak egiteko epea: hilabetea.

Proposamenak aurkezteko lekua eta epea: Udalaren erregistro orokorrean, hogeita zazpi egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: klausula administratiboen pleguan ageri direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko lekua eta eguna: Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko laugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Oinarrizko proiektua eta klausula administratiboen plegua Rubio paper dendan (Bergamín kalea, 10, Iruña) eta udal bulegoetan daude, interesatuen eskura.

Zangozan, bi mila eta bateko irailaren hiruan. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0109312