113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

Lekunberriko kiroldegia eraikitzeko obren kontratazioa

Prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: enkante bidezko lehiaketa.

Kontratuaren xedea: Lekunberriko kiroldegiko pabilioia eraikitzea.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.

Aurrekontua: 209.720.235 pezeta (BEZa barne).

Proposamenak aurkezteko lekua eta epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 12:00ak baino lehen, Lekunberriko Udal Idazkaritzan.

Proposamen ekonomikoak irekiko dira aurkezpen epea amaitu ondoko zazpigarren egun balioduneko 12:00etan, Lekunberriko Udaleko bulegoetan.

Interesatuek eskura izanen dute administrazio klausulen plegua, gainerako dokumentazioarekin batera, Udal Idazkaritzan nahiz Copy-ya kopia dendan (Taxoare kalea, 10, Iruña).

Lekunberrin, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109268