I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
727/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Ubarmin eta Egueseko bidegurutzeak konpontzea eta Altzuzako bidegurutzea aldatzea, Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepidean" izeneko obrak esleitzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da abuztuaren 14ko 727/2001 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: "Ubarmin eta Egueseko bidegurutzeak konpontzea eta Altzuzako bidegurutzea aldatzea, Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepidean".
-Esleitzeko era: Irekia/enkantea.
-Esleitzeko prezioa: 110.087.944 pezeta (661.641,87 euro).
-Epea: Bost hilabete.
-Esleipen-hartzailea: Asfaltos de Biurrun, S.A.
Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamalauan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.
Iragarkiaren kodea: A0109078