112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Aldaketa 2001eko plantilla organikoan

Funesko Udalak, aurtengo uztailaren 26an egin bilkuran, Udalaren plantilla organikoan aldaketa egitea erabaki zuen. Hura 2001eko martxoaren 29an onetsi zen, eta aurtengo 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 28an. Helburua lanpostu hau sartzea da: erdi mailako teknikaria, B mailakoa, ehuneko 18ko lanpostuko osagarria duena. Aldiz, administrari-ofizialaren lanpostua iraungitzekoa izanen da.

Hori guztia argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 276. artikuluei jarraikiz, jendaurreko epea iragandakoan, inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketa hau behin betikoz onetsitzat jo dadin.

Funesen, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0108443