112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Pasabideen ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Udalak, 2001eko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze. Hona haren testua:

1.-Pasabideen ordenantzan aldaketa hasiera batean onestea, 17.1. b) artikuluari dagokionez, gaur egun honela baitio: "Borondatez edukitzea, lau automobil baino gehiagorendako lekua izanda". Aldiz, testua behin betikoz onetsita honela geldituko da: "Borondatez edukitzea, gutienez ere hiru automobilendako lekua izanda". Aldaketak testu bateginean bilduko dira, eta hura, berriz, behar bezala eginbidetua, bilkurako espedientean dago.

2.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluarekin bat etorriz, ordenantza jendaurrean egonen da 30 egunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, herritar eta interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

3.-Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar adina agiri sina ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. Egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatuarekin bat, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, eta

c) Aurreko errekurtso horiek baino lehen, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Burlatan, bi mila eta bateko abuztuaren hiruan. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0108442