112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

"P-9" poligonoko plan partzialeko aldaketa behin betikoz onetsirik

Burlatako Udalak, 2001eko abuztuaren 2an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze. Hona erabakiaren testua:

1.-"P-9" poligonoaren plan partzialeko aldaketa hasiera batean onestea (poligono hori egun Mugazuri industrialdea da). Determinazio berriek plan partzial horretako "C-11" lurzatia ukituko dute, eta Santiago Iribarren Santesteban, Rafael Rojas Gallardo eta Alberto Valls Blasco arkitektoek prestatu proiektuan daude bilduta; Arkitektoen Elkargoak 2001eko martxoaren 22an ikus-onetsi zuen proiektu hori. Aldaketari buruzko proiektua, Udaleko idazkariak plano eta agiri guztietan behar bezala eginbideturik, bilkuraren espedientean dago.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta espedientea Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentura igortzea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

3.-Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar adina agiri sina ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. Egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatuarekin bat, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, eta

c) Aurreko errekurtso horiek baino lehen, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Burlatan, bi mila eta bateko abuztuaren hiruan. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0108441