112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Udalaren ordenantza fiskaletako aldaketak hasiera batean onetsirik

Arangurengo Udalak, uztailaren 31ko bilkuran, aldaketak onetsi zituen, hasiera batean, Arangurengo Udalaren ordenantza fiskal hauetan:

-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Hilerrietako zerbitzuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Mutiloabeitin eta Mutiloagoitin telebanaketari lotu eta zerbitzu hori emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Mutiloabeitiko kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

-Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuretan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Udalaren musika eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Etxez etxeko laguntza zerbitzuak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Kultur Etxeetako auditorioan egindako kultur jardueretara sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Hirigintzako jarduketak izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen dira hogeita hamar eguneko epean, herritar eta interesatuek espedienteak azter ditzaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mutiloabeitin, bi mila eta bateko abuztuaren bian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0108439