112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Sanduzelaiko "D" unitatea urbanizatzeko eta elektrifikatzeko proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Alkatetzak, 2001eko uztailaren 30ean, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik espedientean dauden agiriak,

Ebatzi dut:

1. Hasiera batean onestea Sanduzelaiko B.B.P.B.ko "D" unitatea urbanizatzeko, elektrifikatzeko eta bertan eraisketak egiteko proiektua, Luis Salanueva González jaunak aurkeztua.

2. Agiria jendaurrean paratzea, ediktuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuz. Proiektua hamabortz egunetan ikusgai egonen da, Udaleko Hirigintza Gerentzian, Armada Etorbideko 2-6.ean, bulego orduetan."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazi Prozedurari buruz indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluko a) atalean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazten ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0108404