112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

2001eko aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsita

Azkoiengo Udalak, 2001eko uztailaren 25eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko aldaketa hau:

Gehikuntza berezia:

San Miguel plaza urbanizatzea (4321-60101), 2.100.000 pezetako igoerarekin.

-Zezen plazako eta entzierroko hesiak (45310.622), 1.500.000 pezetako igoerarekin.

Kreditu berezia:

-San Miguel plazako haur-parkea (4321-60100), 1.500.000 pezetatan.

Hori guztia 2000ko diruzaintzako gerakinarekin (87000) finantzatua, 5.100.000 pezetako kopuruarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan Udaleko idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.

Azkoienen, bi mila eta bateko abuztuaren seian. Alkate udalburua, Jesús H. Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0108401