112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1128/2001 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Bideko Ama Birjina Ospitaleko iparraldeko fatxadak garbitu, konpondu eta berrikusteko obrak kontratatzeko gastua baimentzen du (OB17/2001 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Bideko Ama Birjina Ospitaleko iparraldeko fatxadak garbitu, konpondu eta berrikusteko obrak kontratatzeko (OB17/2001 lehiaketa).

Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko iparraldeko fatxadak garbitu, konpondu eta berrikusteko obrak kontratatzea (OB17/2001 lehiaketa).

Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

Lizitazio prezioa: 30.000.000 (hogeita hamar milioi) pezeta, 180.303,63 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: ez da beharrezkoa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri dena.

Proposamenak aurkezteko epea: lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita zazpi egun natural igaro arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: epea amaitu eta biharamunetik hasita hamabost egun igarota, eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude interneteko http//www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 948-428894 faxa).

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0108786