112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ordenantza fiskaleko aldaketa behin betiko onetsita

2001eko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 23an, argitaratu zen Hirilurren balio igoeraren gaineko udal zerga arautzen duen ordenantzako aldaketaren hasierako onespenari buruzko iragarkia. Aldaketa hark, ehuneko 8ko karga-tasa ezartzen zuen 2001ean aplikatzeko.

Jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Burlatan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0108400