112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Udalaren 2000ko aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsita

2001eko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 23koan, argitaratu zen Udal honetako 2000ko aurrekontuko kontusailen aldaketari buruzko iragarkia.

Jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202 eta 216. artikuluetan ezarritakoarekin bat. Hona hemen laburpena:

GASTUAK:

2. funtzio-multzoa.-Babes zibila eta herritarren segurtasuna, igoera: 300.000 pezeta.

3. funtzio-multzoa.-Gizartearen segurtasun, babes eta sustapena, igoera: 400.000 pezeta.

4. funtzio-multzoa.-Gizarteko ondasun publikoak, igoera: 16.600.000 pezeta.

0 funtzio-multzoa.-Zor publikoa, jaitsiera: 6.300.000 pezeta.

DIRUSARRERAK:

8. kapitulua.-Diruzaintzako gerakina, igoera: 11.000.000 pezeta.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0108399