112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R G A

Herrilurren mugapen kartografikoa

Udal honek, 2001eko uztailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen herrilurren eta abelbideen mugapen kartografikoa egiteko espedientea abiaraztea.

Nafarroako Toki Entiteen Ondasunen Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, herrilurren plano kartografikoak eta ondasun horien zerrenda jendaurrean egonen dira, Lergako Udaleko bulegoetan, denek ezagut ditzaten.

Interesatuek idatziz alegatu ahalko dute bere eskubideen alde egoki juzgatzen dutena. Horretarako alegazioaren oinarri diren agiri guztiak ere aurkeztu beharko dituzte Udalaren idazkaritzan.

Alegazioetarako 30 egun egonen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu eta hamabost egun iragaten direnetik hasita. Epe hori iragandakoan ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

Espedientea ikusgai dago Lergako Udaleko idazkaritzan.

Lergan, bi mila eta bateko abuztuaren batean. Alkatea, Sagrario Zabalza Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0108390