112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udaleko Gobernu Batzordeak 2000ko irailaren 5ean hartu erabakiaren bitartez, animatzaile soziokultural lanpostu bat, aldi baterako lan-kontratuarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Alkatetzaren 2000ko abenduaren 29ko ebazpenaren bitartez hartara onartutako eta baztertutako izangaien behin- behineko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 2001eko otsailaren 19an, 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen.

Alkatetzaren 2001eko apirilaren 23ko ebazpenaren bitartez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 2001eko maiatzaren 21ean, 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Oposaketako probak bukatuta eta izangaiak deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak beteta, Nafarroako Foru Araubidea errespetatu eta zaindu, Konstituzioari nahiz legeei men egin eta karguaren betebeharrak zintzo beteko dituela zin egin edo hitza eman duenez, bidezkoa da Aurora Beroiz Zartiegui andrea animatzaile soziokultural izendatzea, Tafallako Udalean aldi baterako lan- kontratuarekin eta lanaldi partzialean arituko baita, deialdiko 1.2 oinarrian ezarritako baldintzei jarraituz. Hortaz,

Ebatzi dut:

Lehenik.-Aurora Beroiz Zaratiegui andrea Tafallako Udaleko animatzaile soziokultural izendatzea, aldi baterako lan-kontratuarekin eta lanaldi partzialean, deialdiko 1.2 oinarrian ezarritako baldintzei jarraituz.

Bigarren.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Hirugarren.-Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari.

Tafallan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0108388