112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Udaleko 2001eko aurrekontu arrunteko kreditu gehikuntzen espedientea hasiera batez onetsirik

Tuterako Udalak, 2001eko uztailaren 20an egindako osoko bilkuran, Udaleko 2001eko aurrekontuko kreditu gehikuntzen espedientea onetsi zuen; guztira, 18.000.000 pezeta dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu egin behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia igaro ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamaikan. Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: a0108386