112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

771/2001 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Urrutiko Hizkuntza Eskolako garbiketa arruntaren zerbitzua 2001. urterako kontratatzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Iruñeko Urrutiko Hizkuntza Eskolako garbiketa arruntaren zerbitzua 2001. urterako kontratatzeko.

-Mota: Lehiaketa. Presakoa.

-Xedea: Iruñeko Urrutiko Hizkuntza Eskolako garbiketa arruntaren zerbitzuko lanak 2001. urterako egitea.

-Aurrekontua: 275.000 pezeta hilabetean, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta zazpigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9,00etatik 14,00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0109160