112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

UD1 MB unitateko VC4-VC5 luzartien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen abuztuaren batean, Aranguren ibarreko Udalaren hirigintza arauetako UD1 MB unitateko VC4-VC5 luzartien xehetasun azterlana hasiera batez onesteko, Apisak eta Cisa Navarrak sustaturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betez. Edozein interesatuk aztertu ahalko du espedientea eta, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hamabost eguneko epean alegazioak egin.

Mutiloabeitin, bi mila eta bateko abuztuaren bian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0108337