112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

759/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Artederreta-Artaxoa NA-6020 errepideko zoladura egokitu eta sendotzea (0+000 k.p.tik 12+800era)" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du aipatu lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Adjudikatzeko modua: enkantea.

-Kontrataren aurrekontua: 144.583.358 pezeta (868.963,48 euro).

-Egiteko epea: sei hilabete.

-Kontratisten sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e kategoria.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko urriaren 15a arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3-3. solairua, Iruña) 948 42 36 24 telefonora, edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean kontsultatu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki- egunak: 2001eko urriaren 25ean, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamarrean.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ........... J/A, adinez nagusia, .............(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz), "Artederreta-Artaxoa NA-6020 errepideko zoladura egokitu eta sendotzea (0+000 k.p.tik 12+800era)" izeneko lanak enkante bidez adjudikatzeko ...................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren, proiektuaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta, horrenbestez, hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki segituz eta .......... pezetaren truke (zenbakitan).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0109413