112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Nafarroako Erriberagoiengo Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea

2001eko aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Nafarroako Erriberagoiengo H.H.S.ko Mankomunitateko batzarrak 2001eko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen, boz batez, 2001eko maiatzaren 8an egin bilkuran.

Iragarkia uztailaren 11n 2001eko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik espedientea jendaurrean egon da, hamabortz egunean, inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen da 2001eko aurrekontuko aldaketa hau:

GASTUAK:

442-62105.-Inbertsioak tratamenduan (teleporter orgatila erostea), zenbateko honetako kreditua sortzea: 8.000.000 pezeta.

442-62303.-Inbertsioak zaborbilketan (luma kamioia), zenbateko honetako kreditua sortzea: 18.000.000 pezeta.

442-62304.-Inbertsioak zaborbilketan (foru kamioia, 5 mü- koa), zenbateko honetako kreditua sortzea: 12.000.000 pezeta.

DIRUSARRERAK:

75502.-Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, tratamendu arloko inbertsioetarako, zenbateko hau: 7.200.000 pezeta.

75503.-Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, zaborbilketa arloko inbertsioetarako, zenbateko hau: 12.600.000 pezeta.

75504.-Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, zaborbilketa arloko inbertsioetarako, zenbateko hau: 8.400.000 pezeta.

87200.-Diruzaintzako gerakina, zenbateko hau: 9.800.000 pezeta.

Azkoienen, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamarrean. Mankomunitateburua, Santos Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: A0108297