112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Hasierako onespena arau subsidiarioetako aldaketari

Lakuntzako Udalak, 2001eko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, arau subsidiarioetako aldaketa puntualerako proiektua hasiera batez onestea erabakia zuen. Aldaketak Lakuntzako eraikin katalogatuen ordenantza partikularren esparruan du eragina eta Lakuntzako Udalak sustatua da. Halaber, aldaketa horren dokumentazioa ikusgai uztea erabaki zuen, hilabeteko epean uztea ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Lakuntzan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita zazpian. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0108271