112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

HIRIBERRI-AEZKOA

Herrilurraren desafektazioa

Hiriberri-Aezkoako Udalak, 2001eko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa bildurik, Hiriberri-Aezkoako herrilurretako 1. poligonoko 451. lurzatian dauden 200 metro karratu hasiera batez desafektatzea erabaki zuen. Desafektazioaren helburua da José Javier Vidondo Doménech jaunarena den 4. poligonoko 3030. lurzatiko azalera bereko lur puska batekin truke egitea, Berrendi aldera doan pista handitzeko.

Argitara ematen da eta iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina hilabeteko epean erreklamazioak edo alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluan eta Ondasunen Erregelamenduko 143.ean ezarritakoari jarraikiz.

Hiriberri-Aezkoan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita seian. Alkatea, José Miguel Galdúroz.

Iragarkiaren kodea: A0108270