112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1169/2001 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Josefina Ardanaz Sagardoy Laguntza Espezializatuko Osasun Etxeetako Nominen eta Gizarte Segurantzaren Unitateko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela ahalmena unitate organikoetako buruak izendatzeko, bitarte baterako edo jarduneko buru gisa arituko direnak.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Josefina Ardanaz Sagardoy, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Laguntza Espezializatuko Osasun Etxeetako Nominen eta Gizarte Segurantzaren Unitateko burutzatik kentzea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Laguntza Espezializatuaren Kudeaketa Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita batean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0109162