112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O R Z A

Behin betiko onespena, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrari eta hura betearazteko oinarriei

Gorzako Udalak, 2000ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onestea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunetan, 2001eko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 7koan, argitara eman ondotik. Epe horretan haren aurka inolako errreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsita gelditu dira 2001eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 970.700 pezeta

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 80.000 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 221.300 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arrruntak: pezetak 2.099.213.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 20.000.

7. kapitulua.-Kapital-transferentziak: 755.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 4.146.213 pezeta.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 376.056 pezeta.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 1.022.657 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 1.435.000.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 1.312.500 pezeta.

Gastuak, guztira: 4.146.213 pezeta.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluari jarraikiz.

Gorzan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Luis Antonio Iriarte Recalde.

Iragarkiaren kodea: A0108266