112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Obra kontratuaren esleipena

Cadreitako Udalak, 2001eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, dagokion espedientea izapidatu ondoren, erabaki zuen ondoko kontratua esleitzea:

Kontratua: Cadreitako (Nafarroa) Dukeen Etxeko beheko oinak, Telelaneko Zentroa izan daitezen, zaharberritzeko obrak.

Esleipen bidea: prozedura negoziatua, prentsan iragarkia jarrita.

Esleipen-hartzailea: José Miguel Pejenaute Munárriz.

Esleipen prezioa: 12.427.843 pezeta, BEZa barne (74.692,84 euro).

Argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Cadreitan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita zazpian. Jarduneko alkatea, Juan J. Cambra Muro.

Iragarkiaren kodea: a0108256