112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A I T Z

Behin betiko onespena, 2001eko aurrekontuari eta hura betearazteko oinarriei

Araizko Udalak, 2001eko apirilaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurreko epea, hamabost egun baliodunekoa, aldez aurretik 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko ekainaren 6koan, iragarkia argitaratuta, erreklamaziorik edo alegaziorik jaso gabe iragan denez, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat jo dira. Hona laburpena:

Sailkapen ekonomikoa:

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

I. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 14.149.000 pezeta.

II. kapitulua.-Zeharkako zergak: 2.662.890 pezeta.

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 261.260 pezeta.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 17.267.500 pezeta.

V. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurren probetxamenduak: 450.000 pezeta.

B) Kapital eragiketak:

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 0 pezeta.

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako kapital dirusarrerak: 4.265.000 pezeta.

VIII. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0 pezeta.

IX. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0 pezeta.

Guztira: 39.055.650 pezeta.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

I. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 10.580.000.

II. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 8.285.000 pezeta.

III. kapitulua.-Finantza-gastuak: 5.000 pezeta.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 14.185.650.

B) Kapital eragiketak:

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak: 5.670.000 pezeta.

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 300.000.

VIII. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 30.000 pezeta.

IX. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0 pezeta.

Guztira: 39.055.650 pezeta.

Sailkapen funtzionala

1. taldea.-Zerbitzu orokorrak: 11.727.000 pezeta.

2. taldea.-Babes zibila eta herritarren segurtasuna: 0 pezeta.

3. taldea.-Segurtasuna, babespena eta gizarte sustapena: 6.000.000 pezeta.

4. taldea.-Gizarte mailako ondasun publikoak sortzea: 12.488.650 pezeta.

5. taldea.-Izaera ekonomikoko ondasun publikoak sortzea: 40.000 pezeta.

6. taldea.-Izaera orokorreko erregulazio ekonomikoa: 1.300.000 pezeta.

7. taldea.-Jarduera ekonomikoa eta produkzio sektoreen erregulazioa: 900.000 pezeta.

8. taldea.-Administrazio, merkataritza, industri eta finantza erakundeak edo gisakoak: 6.600.000 pezeta.

Guztira: 39.055.650 pezeta.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Araitzen, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, José María Urdampilleta Iturri.

Iragarkiaren kodea: a0108252