112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

E D I K T U A

San Martin Unxeko Udalak, 2001eko uztailaren 16an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea moldatzeko eta urbanizatzeko proiektua, San Martin Unxeko Udal Planeko AR-5 banaketa eremuari eta lurzoru sendotuko UC-166 unitateari dagokiena, Emilio Carrasco Naya jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta bateko uztailaren hogeita seian. Alkate udalburua, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: a0108152