112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R A Ñ E T A

Kalifikazio juridikoa aldatu eta lurzati sobrante deklaratzea

Irañetako Udalak, 2001eko uztailaren 24an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

San Gregorio kaleko 696 metroko azaleraren kalifikazio juridikoa aldatzea eta aipatu azalera eremu publikoko lurzati sobrante deklaratzea. Xedea da azalera hori besterentzea jabe mugakideei (UO9).

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 103. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurreko epea ireki da, hilabetekoa, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Irañetan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita zazpian. Alkatea, Pedro Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: a0108151