112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Hasierako onespena, Artikako Mogotes sektoreko estatutuei eta jarduketa oinarriei

Berriobeitiko Udalak, 2001eko uztailaren 19an egindako osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen quorumarekin, ondotik hitzez-hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Artikako Mogote sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuen eta jarduketa batzordearen proiektua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 156.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Onetsitako agiriak jendaurrean egonen dira hamabost eguneko epean. Onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie jarduketa sistemak ukitutako erregistroko jabe guztiei, hamabost eguneko entzunaldia izan dezaten, jakinarazten denetik.

Botoaren funtsa azaltzeko txandan, Galar andreak adierazi du ez dituela ikusi onetsitako agiriak, eta horregatik ez duela botorik eman.

Berriobeitin, bi mila eta bateko uztailaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: a0108149