112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Berriozarko Udalaren 2001eko plantilla organikoaren aldaketa

Udalak, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpiko osoko bilkuran, ondotik ematen den erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Ikusirik Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 37. artikulua aldatu zuen 10/2001 Foru Legearen 10. artikuluan xedaturikoa, horren bidez ezartzen baita Nafarroako Polizia Kidegoetako poliziak eta kaboak C mailan sartuko direla.

Ikusirik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako neurriei buruzko maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legearen 16 eta 20. artikuluetan xedaturikoa (67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko ekainaren 1ekoa).

Mailakatze horiek 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorio ekonomiko nahiz administratiboak eta egun hartzen diren bestelako lansari osagarri guztiak bereganatuko dituzte. Horrez gain mailaketak ez ditu batere handitzen oinarrizko lansari pertsonalak, graduari dagozkionak kenduta. Horrenbestez,

Honako hau erabaki da:

Lehena.-2001eko plantilla organikoa ondokoaren arabera aldatzea:

-11 udaltzain. Maila: C. Osagarriak: mailakoa, % 15; lanpostukoa, % 8,03; arrisku berezikoa, % 10; txandak: % 6. Sarbidea: oposizioa. Plaza zenbakiak: 025, 027, 028, 029, 030, 031 eta 032. Hutsik: 023, 026, 029 eta 033.

Euskara maila, lanpostu guztietarako: 2.

-Berriozarko Udaltzaingoko kabo bat. Maila: C. Osagarriak: mailakoa, % 15; lanpostukoa, % 12,43; arrisku berezikoa, % 10; lanaldia luzatzekoa, % 5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: 2. Plaza zenbakia: 055.

Bigarrena.-Mailakatze berriak 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomiko nahiz administratiboak, betiere Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileentzako Neurriei buruzko maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legearen 20. artikuluan eskatu baldintzetan.

Hirugarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, egungo legezko xedapenetan ezarri bezala."

Berriozarren, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bederatzian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0107996