112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Haur eskola udalekotzeko espedientea. Hasierako onespena

Udalak, 2001eko ekainaren hogeita zazpiko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

"Ikusirik Berriozarko haur eskola udalekotzeko espedientearen gaineko memoria, eta ikusirik, orobat, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 205. artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoa,

Ondokoa erabaki da:

Lehena.-Berriozarko haur eskola udalekotzeko espedientea hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea hilabetez.

Bigarrena.-Udalaren haur eskolako arreta eta laguntza zerbitzuak emateko prezio publikoak, espedientean bilduak, onestea."

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 205. artikulua betez, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0107995